XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Horrenbesteraino diozunez gero, orraz iezadazu bada - esan omen zion azkenean, eta bere burua atso haren eskutan jarri omen zuen.

Baina atso hura sorgina omen zen, eta andre gazteari burutik orratz buru-beltz bat sartu omen zion.

Eta andre gazte hura instanterako uso bihurtu eta hegaka joan omen zen.

Orduan atso gaizto hura, umea magalean hartu eta, itzalean patxada ederrean jarri omen zen.

Han zihoazen batzuk ea nor zen galdetu omen zioten.

Eta bera zela umetxo haren ama erantzuten omen zuen.

Ea bada nola zitekeen, ume haren ama halako emakume gazte eder bat zela eta....

Baietz, bera zela; bera ezin ikusi zuen sorginen batek zatartu eta zahar itxura eman bazion ere.

Hala zioenez gero, egia izango zela eta etxera eraman omen zuten.

Eta hango etxekoandre bizi izan omen zen puska batetan.

Etxeko baratzan, askotan uso txuri polit bat agertzen omen zen.

Nagusia uso hura harrapatzeko asmotan omen zebilen beti.

Baina etxekoandre sorginak ez omen zuen inolaz ere nahi.

Ea zertarako zuen uso itsusi hura esaten omen zion.

Noizbait nagusi horrek usoa harrapatu omen zuen eta han omen zebilen (...).